Joan den azaroaren 30ean, Andatza auzoko "eskola e

Erabiltzailearen aurpegia Igor Iturain 2014ko abe. 2a, 10:38
Joan den azaroaren 30ean, Andatza auzoko "eskola etxea"-ren erabilera berria proposatzeko auzo kontsulta egin zen, aurrez auzotarrekin hala erabakita. Kontsulta horretan parte hartzera, Andatza auzo eta inguruko etxebizitzako bakoitzeko ordezkari bat zegoen deituta, orotara, 101 etxebizitza. Kontsultan parte hartu zutenak, 46 etxebizitza izan ziren, %45,5. Proposamenak eta bozkak honakoak izan ziren: Elkarte gastronomiko eta kulturala 36 botu Denda 1 botu Etxebizitza soziala 2 botu Haurrentxako txokoa 3 botu Helduentzako txokoa + anbulategia 4 botu Bozketaren ondoren, zazpi laguneko lan-talde bat osatu zen, proposamen bozkatuena eta honekin bateragarri izan daitezkeen beste aukerak ere aurrera eramateko lana egingo duena. Emandako prozedurarekin auzotarran pozik geratu ziren. Orain lanari ekin behar.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!