Indarra hartu eta ez eman inoiz amore...

Erabiltzailearen aurpegia

Aste honetan bularreko minbiziaren aurkako eguna izan denez, hitz batzuk helarazi nahi dizkiot min hau gertutik bizi duen orori.

364 egun luzeetan zehar gehienok ahaztu egiten gara min hori sufritzen duzuen horiez. Halako batean, laxo arrosak ikusten ditugu alde guztietan eta orduan konturatzen gara gure lagunak, amak…  edo geuk ere min hori izan dezakegula, eta infernu horretatik pasatzen ari zareten emakume asko zaudetela.  

Urtero egun hau iristen zenean buruari bueltaka ibiltzen nintzen, zergatik ez ote naiz gehiagotan gogoratzen? Baina alferrik zen, hurrengo urteko egun berbera iritsi eta puntu berean aurkitzen bainuen nire burua. Egoera gertutik ezagutu nuen arte. Askotan beste hainbat aspektutan ere guk geuk bizi arte ez gara konturatzen zer dagoen, eta ez gara hainbeste gogoratzen besteez. 

Horregatik, barkamena eskatu nahiko nizueke zuetaz egunero gogoratzen ez garenon izenean. Ea gaurtik aurrera, gure egunerokotasunean present zaituztegun. 

Existitu beharko ez lukeen gaixotasun honi aurka egiteko gai zarete. Beraz, indarra hartu eta ez eman inoiz amore.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!