Bertso afaria apirilaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Jabier Zabaleta 2018ko mar. 9a, 17:37

Errikotxia bertsozaleen elkarteak eta Arkaizpe elkarteak antolatuta, bertso afaria izango da apirilaren 21ean, larunbatarekin, 20:30ean hasita. Afaria Arkaizpe elkartean izango da eta txartelak salgai daude dagoeneko Kolon Txiki eta Kalakari tabernetan. 55 txartel jarri dira salgai, 20 eurotan. Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsotan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!