Elkarretaratzea asteartean, preso politiko katalanei elkartasuna erakusteko

Erabiltzailearen aurpegia Jabier Zabaleta 2019ko ots. 10a, 19:31

Datorren asteartean, otsailak 12, elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dago elkarteak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herri askotan. Asteartean hasiko da preso politiko katalanen kontrako epaiketa  eta, haiei elkartasuna adierazteko deitu ditu elkarretaratzeak.

Orioko Gure Esku Dago taldeak deituta, Orion ere egingo da elkarretaratzea asteartean. Herriko Plazan izango da, 19:30ean eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!