Erria txikota! leloaren esanahia

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak14Orio 2014ko mai. 27a, 15:39
Oraindik Erria txikota! zer den ulertu ezinda bazabiltza, ikusi bideoklipa! http://www.kilometroak.net/bideoklipa

Erria txikota! abestia oinarri hartuta Maialen Sarasua zinemagile oriotarraren gidaritzapean egindako bideoklipa ikus daiteke jarraian. Sarasuarekin batera, Urtzi Garmendiak, Olatz Zugastik eta Joseba Orellak osatutako talde eragileak aurrera eramandako lana da. Ikus-entzunezkoa egiterako orduan mimoz landu da herri arrantzaleetako giro; ERRIA TXIKOTA! abestiaren izaera zaindu asmoz.

 

Arrantza ingurumariko irudiak jasotzen dira ikus entzunezkoan. Garai bateko eta oraingo irudiekin jolasten da; belaunaldien arteko transmisioari egiten zaio keinu, haurrak jolasean eta herri bat lanean badabilela erakutsi nahi du...

 

Hitzak soberan daude, abestiaz eta irudiez gozatzea da onena!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!