Erria txikota!

Eskubaloi partidak KIlometroak jaiaren alde!

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak14Orio 2014ko abu. 25a, 10:57

Abuztuaren 27an Bera Bera - Gipuzkoako konbinatua eta Amenabar Zarautz - Bidasoa Irun partidak izango dira Karela kiroldegian.

Abuztuaren 27an, Orion, Gipuzkoako eskubaloi talderik onenak nor baino nor izango dira Kilometroak jaiaren alde Orion.

18:00etan Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldearen eta Gipuzkoako konbinatuaren arteko partida izango da Orioko Karela kiroldegian. Segidan, 20:00etan, Zarauzko Amenabar eta Irungo Bidasoa taldeek neurtuko dituzte indarrak.

Sarrerak 5 euroan eskuratu ahal izango dira; Orion, Erria txikota! dendan eta Il Gelaton; eta Zarautzen, Txiki Polit tabernan.

Oriotarrak herrian bertan ikusteko aukera

Arraunerako ez ezik, eskubaloirako afizioa ere badago Orion, eta horren lekuko dira Oriotik atera diren eskubaloi jokalariak.

Hala, abuztuaren 27an, Orion, Irungo Bidasoa taldeko Jon Azkue eta Zarauzko Amenabar taldeko Josu eta Ander Atorrasagasti anaiak ikusteko aukera izango da herrian bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!