'Gabon osasuntsuak'

Erabiltzailearen aurpegia Libe Garmendia 2018ko abe. 24a, 16:07

Liber Garmendiak jai hauetan egingo ditugun bazkari eta afari kopurutsuak tarteko, hainbat gomendio ematen dizkie herritarrei KARKARAko azken zenbakian.

Gabonetan elikadura ohitura osasungarriak jarraitzea ezinezkoa dirudien arren, gomendio batzuk jarraituz otordu horiez
goza daiteke oporraldiak iraun bitartean.

Gogoratu Gabonetako ospakizunak otordu gutxi batzuk direla; beraz ,gainontzeko otorduetan konpentsazioari uko egin eta eguneroko elikagai osasungarriak aukeratzea gomendatuko nieke herritarrei.

Horretarako, besteak beste, aurreko egunetako soberakinak ez jatea izango da gakoa.

Beste gomendioetako bat otordu berezi horietara gose handiegiarekin ez iristea izango litzateke. Modu honetara, lasaiago jateko aukera izango duzu, sarri mahai gaina janariz josita ikusten dugunean sartzen den antsietate hori sahiesteko.

Lehenetsi elikagai osasungarriak. Dena dela, oso gustuko dituzun janariak egokienak izan ez arren, kantitate txikian jan ditzakezu. Horrela ere, janariaz gozatu daiteke. Zure asetasun mailari ere erreparatu, gogoratu gehiegi jateak zein ondorio sortzen dituen.

Eta azkenik, egarria duzunean ura edan, alkoholari tarte txikiagoa utziaz. Gabonetan elikadura oparoa egitea etxe gehienetako usadioa da eta hori aldatzea zaila badirudi ere, ohitura zaharrak gaur egunera egokitu
daitezke.

Gehiegikeriak alde batera utzi, eta benetan garrantzi handiena duenari heldu beharko genioke; maite ditugunekin elkartzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!