Zorioneko herria Mutiozabal berreskuratzen delako

Erabiltzailearen aurpegia
“Kofradia eta Mutiozabal: zutik eta bizirik nahi ditugu” zuen izenburua 2011ko azaroko diptikoan Orain taldeak argitaratutako artikulutxoak eta horrela zion:

Azken urteotan Orio aldaketa handiak jasaten ari dela nabaria da, baina herriaren garapenak ez luke zertan bere izaera eta historia ezabatu behar.

Ba ote da inguruan Mutiozabal ontziola bezalakorik? Guk ez dugu uste. Arrantzaleen kofradia ere, herritarrentzat hain esanguratsua den eraikina, desagertze zorian dago.

Udalaren jabetzakoak ez badira ere, garbi utzi nahi dugu eraikin historikoak mantentzearen aldeko ahalegin guztia egingo dugula. Herriaren nortasuna babestu beharra dago.

Garai batean Orioko herri gunean 8 ontziolatik gora egon izan dira eta oriotarrek oraindik oroimenean dute herriko plazatik sokekin tiraka ontziak itsasoratzen zirenekoa.

Guk dakigunez 2011-2015 legealdian hartu zen gaia eta zeukan garrantzia eman. Denbora bat informazioa jasotzen eta kontrastatzen pasa ondoren, Kultura batzordeburuak 2014ko maiatzeko data duen txostena aurkeztu zien udaleko talde politiko guztiei.

Bertan azaltzen den bezala, Orioko Udalaren asmoa ontziola erosi eta gutxienezko egokitzapen eta berreskuratze lanak egitea litzateke, herriko ontzigintza tradizionaleko jarduera mantentzeko gunea izan dadin. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza behar dela aitortzen denez bertan ere aurkeztu zen.

Txostenaren proposamen ekonomikoak egitasmoaren kostua 200.000 eurotan estimatzen du, horietatik 60.000 euro lursailaren erosketara bideratuz.

Proiektuaren arrazoiak argiak eta zehatzak ziren eta dira: Zutik eta oraindik osorik dagoen ontziola bakarra Gipuzkoan, herri erdian dagoena eta ontzigintzan lanean ibilitako bost belaunaldien abizena daramana, ontzigileen lanerako lekua izateko asmoarekin berreskuratu, erakutsi eta erabiliko dena, Orioko ontziak herriratzeko aukera emango duena eta ontzigileek osatutako Kultur Elkarteak kudeatuko duena.

Bide luze eta zabal honek Orain taldeari zapore gazi-gozoa utzi dio.

Gazia hainbeste lan egindakoak azken bizpahiru egun arte ez dugulako ezer jakin, ez hitzarmena izenpetuko zela, ez genekigun non izango zen izenpetzeko ekitaldia, gaur egun ez dakigu hitzarmena zein terminotan izenpetu den.

Orain taldeak ez du izan aukerarik batzordean proiektuari ekarpenak egiteko, egun bat lehenago Kultura batzorde informatzailean ez zuten hitzarmenaren diru-kopuruen berri, hau da, ez daukagu proiektuaren nondik norakoak ezta xehetasunik.

Gozoa pozten garelako orain urte batzuk jarritako helburua betetzeko bidean dagoela ikustean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!