karkara.eus

2018an UKUEk zabor bilketa: lurrazpiko edukiontziak

Erabiltzailearen aurpegia
2018tik aurrera Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE aurrerantzean) kudeatuko du eskualdeko zabor bilketa zerbitzua eta horrek 2017an Elkarteko herrietan (Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria, Aia) egokitzapenak egitea ekartzen du, besteak beste lurrazpiko edukiontziak mantentzea edo ez erabakitzea.

Lurrazpiko edukiontziek abantailak dituzte (estetikoagoak, higienikoagoak eta irisgarriagoak) eta desabantaila nagusia bat: 260.000 euro egokitzapenak eta urtero 30.000 euroko gainkostua.

Urtarrileko Karkarak Udalaren txokoa atalean “Lurrazpiko edukiontziak mantendu egin behar al dira?” gaia garatu zuen eta Orioko Udaletxean dauden lau talde politikoen iritziak plazaratu zituen. Orain taldeak, bere iritzia pixka bat gehiago azalduz, otsailaren 1ean Karkarako web orriko “Komunitatea” atalean idazkia argitaratu zuen.

Orion 23 irletan edo eremutan daude kokatuta 90 inguru edukiontzi. UKUEn lurrazpikoak zeuzkaten herriek (Zarautz, Getaria, Aia) kentzera zihoazen. Azkenean Zarautz birekin gelditu da.

Bi iritzi nagusi zeuden Orioko Udaletxean: bizpahiru kenduta beste guztiak mantendu edo gehienak kendu eta behar beharrezkoak zirenak utzi. Orain taldea bigarren aukeraren alde zegoen.

Otsailean Orioko Udaletxeko Obra eta Zerbitzuko batzorde baten gaia aztertu eta beste egun baten batzorde monografikoa egin zen gaia diktaminatzeko. Azkenean erdibidetik joaz hamaika lurrazpikoekin geratzea erabaki zen.

UKUEk martxoaren 3an izan du plegu teknikoak onartzeko bilera. Bi egun lehenago jaso genuen dokumentazioa eta lurrazpikoen ataleko zerrendan Oriok 23 eremu zituen, gaur egun dauden guztiak, eta Zarautzek 2.

Udaletxeko alde politikoan zein teknikoan zergatik ez den jarri erabakitako kopurua galdetuta erantzuna obrak direla eta akaso baten bat gehiago jarri beharko dela eta “talde politikoei informazioa pasatzea ahaztu zaigu” izan da.

Galderak hauek planteatuko ditugu hurrengo Obra eta Zerbitzuak batzordean: Zergatik urtearen hasierarako jakin behar zen bai ala bai lurrazpiko zenbat kendu? Zergatik eta zertarako egin genuen bi batzorde (azkena bi orduko monografikoa)? Zertarako balio dute diktamenak?

Erantzunak

Erantzuna | #1

Zein irizpide erabili da kendu edo ez erabakitzeko? Ez da herri kotsulta egingo? Kontuan hartu dira behe oinetako etxeen aurrean dauden edukiontziak?

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #2

Zein irizpide erabili da kendu edo ez erabakitzeko?
Erabili diren irizpideak asko izan dira eta artikuluan aipatzen dira batzuk: estetika, higienea, irisgarritasuna eta ekonomia.
Aipatzen ez direnen artean nagusiak: alde batetik, jasotze sistemarengatik, zabor guneak kalearen eskubian egon behar dira eta bestetik zabor eremuen eta etxebizitza guztien gertutasuna landu da.

Ez da herri kotsulta egingo?
Ez, urteetan ahalegindu gara herritarren partehartzea sustatzeko bideak jartzen eta, ematen duenez, iraila aldera frontoiaren kokagunea kontsulta bidez erabakiko da.

Kontuan hartu dira behe oinetako etxeen aurrean dauden edukiontziak?
Edukiontzien kokaguneak banaka banaka aztertu dira. Zalantza, iradokizun edo kexarik baldin baduzu udaletxean idatzi bat sartu edo talde politiko baten zinegotzi bati zuzendu.
Bestela, Orain taldearen helbide elektronikoa hau da: orainorio@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa