Iñigo Arruti Agirre 'Txabola' izango da Orain udal taldeko zinegotzi berria

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2017ko api. 16a, 11:38

Apirilaren 5eko ez ohiko udalbatzarrean Miriam Uranga Egurzak, Orain taldeko bozeramaileak, uko egin zion zinegotzi karguari erantzukizun handiagoa duen lanpostua eskaini diotelako. Horrela azaldu zuen jendaurrean: profesionalki salto handia da eta egoera berrian ezinezkoa izango zait nire lanbidea eta zinegotzi lana ezkontzea.

Miriam sei urtez izan da Orioko udaleko zinegotzia eta herritarrei mezu bat luzatu zien bere azken udalbatzarrean: kalean, parkean edo tabernan egiten diren kritika antzuek ez garamatzate inora. Kritiketatik ekintzetara pasa behar dugu; denon artean kaleko hitzak udalera eraman behar ditugu, entzunak izan daitezen. Hori da parte hartzea bermatzeko bide bakarra.

Miriamek utzitako zinegotzi kargua betetzeko Iñigo Arruti Agirre Txabola aukeratu du Orain taldeak. Horretarako, apirilaren 12an  udaletxean agiriak aurkeztu dira, egin behar diren izapideak bizkortzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!