Parke estalia noizkooooo???

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2017ko mai. 23a, 15:17
2011ko irailaren 29ko Udalbatzarraren ohiko bilkuran, Orain udal taldeak Orioko Udalak Kale Nagusia 29ko bere jabetzapeko bi etxebizitzak saltzeagatik lortutako diru-sarrera ludoteka bat egiten gastatu behar dela adierazten du eta geratzen den dirua parke publiko estali bat egiteko erabili. Horretarako EAJ udal taldearekin akordioa lortua zuen.

Garai haietan etxebizitzak eraikitzeko zeuden zailtasunak gaindituta, 2014ko ekainaren 4ean 354.025,14 euroko diru-kopuruaren sarrera dokumentua (RI:336/2014) egin zen.

Ludoteka 2015eko azaroaren 6an inauguratu zen. Nola obrak egiteko eta altzari zein tresneria erosteko erakunde publikoetatik diru-laguntzak izan ziren, gastu osoa eta desglosatua eskatu zuen Orain taldeak. Zenbat gastatu zen jakiteak emango digu zein diru-kopuru zuzena gelditzen den parke estalia eraikitzeko.

Diru-kontuak aparte, Orain taldea modu eta era desberdinetan saiatu da proiektua aurrera ateratzen, zehazteak (non, nolakoa,…) bere denbora ematen duelako eta konpromezu finkoa egonda aurrera jotzeko ez dagoelako zertan itxaron behar finantziazio zehatzera.

Proiektuaren prozesua abiatzeko aurrekontuak eztabaidatzen ziren batzordetara jo du Orain taldeak eta aktetan jasota dago: “…bideratu beharreko aurrekontua 146.000 eurokoa da.” (2015-02-23); “…alderdi guztiek ados dauden proiektua aurrera eramatea onartu zen, herriko parke bat estaltzea.” (2016-02-29).

2016 eta 2017 aurrekontuetarako Orain taldeak puntu bezala hau jarri du: “Parke estaliaren kokagunea erabaki, egitasmoa idatzi eta legealdia agortu aurretik egin (Kakio etxebizitzen salmentaren EAJ-ORAIN akordioa)”.

2017ko apirilaren 19ko Hirigintza eta Ingurumena batzordean frontoiaren kokapena erabakitzeko onartuta dagoen herri-galdeketa aurtengo urrian egingo dela baieztatu zuen batzordeburuak. Orain taldearentzat, aprobetxatu beharko zen parke estaliaren kokapenari buruz herritarrei galdetzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!