Orioko gazteen aisialdirako lokalei buruzko Udal Ordenantza ez atzera ez aurrera

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2017ko eka. 19a, 12:59
2013ko urriaren 31n egin zen ohiko udalbatzarrean Orioko gazteen aisialdirako lokalak arautzen dituen Udal Ordenantza onartu zen. Oraindik ez dago indarrean. Zergatik?

Denbora bat zen gazteek beraien aisialdirako lokalak erabiltzen ari zirela baina azkenaldian asko ugaritu ziren eta, herri gehienek joera berdina zutenez, lokalen jarduna arautzeko bidea hartu zuten Udaletxeek, tartean Oriokoak.

2012an hasitakoa, ordu eta bilera ugari tarteko, 2013ko urriaren 31n bukatu zen udalbatzarrean onartuta. Hauek artikuluen izenburu batzuk: Xedea / Definizioa / Ordenantzaren aplikazio-eremua / Erabilera / Hartzaileak / Lokalek bete beharreko gutxieneko baldintzak / Asegurua / Kontratua / Aplikagarritasun orokorra / Zaratak eragindako eragozpenak sahiesteko neurriak / Ordutegia / Higiene neurriak / Lokal berriak irekitzeko eskabideak / Arau-hausteak.

Ordenantzan hainbat akats arin eta larri bat (aipatzen zen protokoloa ez zelako agertzen eranskin bezala) zeudela ikusirik, oriotar batek 2013ko abenduan erreklamazioa sartu zuen Udaletxean akatsak zuzentzeko. Suposatzen zen akatsak zuzenduta bere bidea egingo zuela: argitaratu eta aplikagarria izan.

Horretan geundela, Arartekoak 2014ko apirilaren 25 data zuen idatzia bidali zien udaletxeei: http://www.ararteko.net/contenedor.jsp?title=LOS+LOCALES+DE+OCIO+JUVENIL&contenido=9693&tipo=8&layout=contenedor.jsp&seccion=s_fnot_d4_v1.jsp&nivel=1400&language=eu

Arartekoak gazteen lokal egokiak eta gizarteratuak izateaz gain segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko, gero eta hedatuagoa den fenomenoa arautzeko ardura gogorarazten die udaletxeei.

Idatziarekin hamaika orrietako dokumentua atxikitzen zen: “Gazteen aisialdirako lokalei buruzko gogoetarako oinarrien dokumentua: Arartekoaren proposamenak, administrazioaren esku-hartze egokirako”: http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/7_3334_1.pdf

Orioko Udaletxeko web orrian sartzen bazara ordenantzen zerrendan ez duzu ikusiko gazteen lokalei buruzkoa. Orain taldeari 2017ko martxoan informatu zioten. Zergatik ez dago aplikagarri? Dirudienez, batzorde batetik bestera doa, teknikari batetik bestera, tartean administrariak, urte bat pasa eta hurrengoa etorri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!