karkara.eus

Lanen jarraipenerako aktak garaiz onartzeko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia
2017ko uztailaren 19a sarrera data duen idatzian Lanen jarraipenerako aktak garaiz onartzeko eskaera egin zaio Udaletxeko Ogasuna, Pertsonala eta Kalitatea batzordeburuari.

Udaletxeko batzordeen informazioa edukitzea eta onartutako erabakiak aktetan garaiz jasotzea garrantzitsua da Udaletxean egiten den lana eraginkorra izateko. Hori da idatzi honen xedea, kalitatea hobetzea.

2017ko uztailaren 18an izan da Ogasuna, Pertsonala eta Kalitatea batzordea eta egindako azken bi batzordeen aktak (ekainaren 2koa eta 22koa) ez ditugu izan eskuartean. Horietan daude Udaleko langileei eta 2017ko lanpostuen zerrendari buruz informazioa eta hartutako erabakiak eta konpromisoak.

2017an egin diren Udalbatzarretako aktetako bat bera ere ez dago onartua. Herritarrek ezin dute kontsultatu, aurtengo karpeta sortua ere ez dago.

Hirigintza Batzordean gertatutakoa beste adibide bat da. 2017ko apirilaren 19ko aktari zuzenketak proposatu zituen Orain taldeak 2017ko maiatzaren 4ean. Erantzunik ez zenez iristen, 2017ko ekainaren 23an aldaketa proposamenak bidali zaio batzordeburuari eta kopian talde politikoei, jakinaren gainean egoteko eta adostasuna lortzeko asmotan. Oraingoan ere ez dugu erantzunik jaso. (Atxikita daude bi dokumentuak).

Udaletxeko lanen eta lan horien kalitatearen ardura duzun heinean akatsak eta hutsuneak zuzentzea eskatzen dizugu Udaletxeko lanak ahalik eta eraginkorrak izan daitezen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa