Plantilla Organikoa eta lanpostuen zerrendari baietza ez ematearen zergatia

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko ots. 15a, 14:53
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko maiatzaren 26an egindako bilkuran 2014ko urteari zegokion Orioko Udalari buruzko fiskalizazio txostena behin betiko onestea erabaki zuen. 2017ko otsailaren 16an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Txosteneko Legea betetzeari buruzko iritzia atalean Langileriaren zatiko 3. puntuak honela dio hitzez hitz:

Lanpostu zerrendan jasotako 28 lanpostuez gain, 2014ko abenduaren 31n 40 langile zeuden egiteko iraunkorrak betetzen: 20 langile kontratu mugagabeekin; 10 langile aldizkako finko uda sasoirako eta beste 10 langile, obra kontratu zaharrak zituztenak (2012-2012) edo amaiera datarik gabekoak. Kontratazio hauek LZn nahitaezkoa den aldaketa izapidetu gabe gauzatu ziren, lanpostu berriaren beharra justifikatuko zuena eta egitekoak eta ordainsariak ez ezik, lanpostua egoki betetzeko betekizunak ere zehaztuaz. Aldaketa hauek Udalbatzak onartu behar zituzkeen eta erabakia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu (EFPLren 13tik 17ra bitarteko artikuluak eta TAOALen 22tik 90era bitarteko artikuluak).

 

Akatsak konpontzeko denbora egon da txostena egin zenetik behin betiko onartu zenera eta orain urtebete argitaratu denera, gutxienez zuzentzen hasteko. Ez da horrela gertatu edo behintzat ez da agerikoa pausuak eman direnik.

 

Hori horrela, Aurrekontuekin batera onartu beharreko Orioko Udalaren 2018rako Plantilla Organikoa eta lanpostuen zerrendaren bozketan ezezko botoa eman beharko genuke baina Orain taldea abstenitu egingo da, urteetan eskatu duen arrazionalizazio plana une honetan LKS enpresa egiten ari delako eta ez duelako oraindik bukatu.

 

Lanaren lehenengo helburua “udaletxeko antolaketa egitura eta plantilla aztertu” da eta emaitza ikusteke dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!