Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorrak (4/4)

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko api. 3a, 11:04
Laugarren atal honetan Orain taldeak 2018ko Aurrekontuen alde ez egitearen zergatia azaltzen da.

4. atala: Orain taldeko botoaren azalpena.

 

2018ko otsailaren 21ean egin zen Udalbatzarrean Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorra onartu zen aldeko bost botorekin (EAJ), aurkako birekin (Orain) eta bost abstentziorekin (EH Bildu eta PSE-EE).

 

Orain taldearen ezezkoa azaltzeko legealdi honetan aurrekontuekin zer gertatzen den argitu behar da.

 

2016ko aurrekontuak babestu zituen Orain taldeak bere programan zeuden hainbat puntu jasotzen zituelako, zortzi puntu zehazki. Bete gabe gelditu ziren zazpi puntu: Motondoren etorkizunerako bilera, Kofradia eraberritzeko proiektuaren azalpena, Espigoiaren 2. fasea burutzea, Kontu-hartzaile lanpostua bideratzea, Pertsonalaren inguruko batzorde monografikoa, Gaztetxearen plan estrategikoa zehaztea, arrisku puntuen lanketa.

 

Ikusita adarjotze hori, Orain taldeak ezezkoa bakarrik aurreikusten zuen posible 2017ko aurrekontuetan. Baina oposizioa modu eraikitzailean ulertzen dugu, ez ezezkoa bakarrik dakiena esaten eta proposamenak zein akordioak landu, azaldu eta adostu genituen. Hori bai, 2016ko eskarmentua genuenez, Ogasun batzordean konpromisoen kronograma idatzia diktaminatu zen aho batez. Hala eta guztiz ez dira konpromisoak bete.

 

2018rako estrategia aldatu egin dugu. Udal gobernutik kanpoko taldeek 182.265 eurotan hobetu dituzte Aurrekontuak eta diru-kopuru horrekin zuzenketa eraginkor batzuk aurrera atera ditugu.

 

Nahiz eta aurrekontuak onak izan, gure bozka kontrakoa izan da ez dugulako sinesten hirugarrenean Udal Gobernuak aurrekontuen konpromisoak beteko dituenik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!