2018ko Aberri Eguna

Erabiltzailearen aurpegia
2016an, 2017an eta aurten ez da Udaletxeko balkoian ikurriñarik jarri.

Aurreko urteetan Aberri Egunean ikurriña ez zela jarri eta 2012ko martxoaren 28ko Udalbatzarraren ohiko bilkurako aktan horrela gelditu zen jasota Orain taldeak aurkeztutako mozioa:

“…/… Orioko Udaleko udalbatzarrak jarraian agertzen diren puntuak onartzea eta herritarrei horien berri ematea eskatzen da:

1.- Herritar bakoitzak, bere etxeko kanpoaldean, ikurriña jar dezala.

2.- Udalak, udaletxeko balkoian, ikurriña jar dezala.

 

Udalbatzarra jakinaren gainean geratzen da eta, gaia eztabaidatu ondoren, HONAKO HAU ERABAKITZEN DU, AHO BATEZ (guztira HAMABI BAIEZKO BOTO; gehiengo absolutua, beraz): ONARTZEA 2012ko apirilaren 8an egingo den Aberri Eguna dela-eta, Orain udal talde politikoak gaiari buruz egin dituen eskariak, goian jasota dauden bezalaxe.”

 

Ikurriñak duen esanahiagatik bizia eman dute askok eta askok. Duintasuna mantentzeko, izaera zaintzeko eta sendotzeko egin zutena ahaztezina da eta ahaleginak egin behar dira ez ahazteko. Ez dakienak nondik datorren zaila du etorkizunean norabide egokia hartzea.

 

Gaiari buruz ez da Udaletxean beste moziorik sartu. 2016an, 2017an eta aurten ez da Udaletxeko balkoian ikurriñarik jarri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!