Txu-Txu trenaren etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia
2009, 2010 eta 2011 urteetako uda sasoian eta Orioko merkataritza bultzatzeko helburuarekin, Txu-Txu trena herrira eta hondartzara oinezkoak gerturatzeko alokatzen zen.

Iritzi guztien arabera zerbitzu bikaina eta harrera ona zuenez 2012an Orioko Udal Gobernuak, herrian turismoa eta merkataritza sustatzeko, Txu-Txu trena erosi zuen.

 

Horretarako, 2011n Arkupe elkartearen izenean Eusko Jaurlaritzari egin zitzaion diru-laguntzaren eskaerak aurrera egin zuen eta 58.050 euro jaso ziren; hau da, trenak balio zuenaren %76.

 

Zergatik eta zertarako trena erosi? Hiru urte pasatu ziren alokairuan urtero 25.000 euro inguru ordainduz eta urte gutxitarako baliagarria dena, epe luzerako jarduna izatea pentsatzen bada gastua patrimonializatu egin behar da.

 

Zertarako galderari erantzunez, ekonomikoki ez hain garestia izateko, zerbitzuari gertutik jarraipena egiteko, herritarren eskura bi gidari lanpostu jartzeko, …

 

Azken urteetako likidazioak jaso ondoren Orain taldeak balorazio ekonomiko eta orokor bat egiteko unea heldu dela uste du.

 

Jakiteko oraingo gestioarekin jarraitu behar den, kontzesio eredu bat erabili edo alokairu sistemara bueltatu, Txu-Txu trena martxan egon den bederatzi urteetako likidazio ekonomikoak eskatzen ditugu eta baita teknikari arduradunaren txostena eta bere iritzi antzeko trenak dituzten herrien jokabideetan arrazoituta.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!