Gazteen aisialdira lokalen txostena

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko urr. 26a, 08:41
Abuztuaren 30eko sarrerarekin ondoren agertzen den idatzia sartu genuen Orioko udaletxean eta oraindik ez dugu erantzunik jaso.

Orioko gazteen aisialdirako lokalak arautzeko Udal Ordenantzaren lanak 2012an hasi ziren eta 2013ko urriaren 31n egindako ohiko udalbatzarrean onartu zen.

 

Ordenantzan hainbat akats arin eta larri bat (aipatzen zen protokoloa ez zelako agertzen eranskin bezala) zeudela ikusirik, 2013ko abenduan erreklamazioa sartu zen Udaletxean.

 

Urte batzuk pasa ondoren Alkateak 2017ko uztailaren 10ean sinatutako Ordenantza, goian agertzen den bezala, 2017ko uztailaren 19an argitaratua izan zen. Hemeretzi artikulutan garatzen da eta lehenengoak honela zehazten ditu helburuak:

a) Gazte lokalek gutxieneko baldintzak bete ditzaten ziurtatzea alor hauetan: bizigarritasuna, higienea, erosotasuna, segurtasuna.

b) Gazte lokalen erabilera eta auzotarren eskubideak uztartzea, dagozkion neurri zuzentzaileak hartuta.

c) Gazte lokaletan sor daitezkeen arazoak murriztea eta bizikidetasuna bultzatzea.

 

Argitaratu eta 15 egun igaro ondoren sartu zen indarrean. Xedapen gehigarrietan jartzen duen bezala, Udalak herriko lokalen erregistroa izango du eta dagokien segimendua egingo zaie. Urtebeteko epea abuztuan bete denez, urrirako gazte lokalen erregistroaren berri eta egin zaien segimendua duen txostena jasotzea eskatzen da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!