Aurten ere Kursaaleko ikuskizunetarako autobusa doan

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko aza. 5a, 12:29
Aurten ere, dirudienez, oriotarrek “Kursaal Eskura” egitasmotik kanpo gelditu gara. Aurten ere galdetuko dugu zergatik ez dugun parte hartzen.

2017ko apirilaren 8ko egunkarietatik enteratu ginen Urola Kostako herritarrak eskuragarriago izango zutela Kursaaleko kultura programazioa Zarautz, Getaria eta Zumaiako Udaletxeak “Kursaal Eskura” egitasmora gehitu zirelako. Horrela, interesatu guztiak aukera izango zuten ikuskizunera joateko eta herrira bueltatzeko doan.

 

Egitasmoa Kursaal Eszena eta Gipuzkoako hainbat udaletxeen arteko lankidetzatik sortu zen. Hasiera batean Urola Garaia, Debagoiena eta Debabarrenakoak hartu zuten parte eta Urola Kostakoak sartu ziren 2017an.

 

Iaz Orio zergatik ez zegoen egitasmoan galdetu genuen azalpenak eskatuz eta Orain taldearen ustez behintzat ez zen fundamenduzko erantzunik eman.

 

2018ko urriaren 27an, hau ikusi dugu egunkari bateko Getariko kronikan: “Kursaala Eskura laster jarriko da abian eta aurreko denboraldian egin zuten bezala Donostiara joateko autobus zerbitzua doan jarriko dute. Azaroak 11 igandean izango da hurrengo emanaldia (Kursaal Auditoria, arratsaldeko 19:00etan) eta bertan joko du Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoak. Gustavo Gimeno zuzendari valentziarrak gidatuko du orkestra”.

 

Aurten ere, dirudienez, oriotarrek “Kursaal Eskura” egitasmotik kanpo gelditu gara. Aurten ere galdetuko dugu zergatik ez dugun parte hartzen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!