Komunitatea: Gazteen aisialdirako lokalen txostena (eta III)

Erabiltzailearen aurpegia
Komunitatea: Gazteen aisialdirako lokalen txostena (eta III)

2018ko azaroaren 28an Kirola eta Gazteria batzordeko bilera egon zen eta hainbat informazio izateko beta izan zuten bertaratutako talde politikoek.

Informatu ziguten erregistroan lokal bakarra dagoela izena emanda. Ordenantzaren 15. artikuluko c) atalean auzotarrei horren berri emango zaiela jartzen du eta baita hogei (20) eguneko epea emango zaiela alegazioak aurkezteko. Egin da tramite hori?

 

Hala eta guztiz, badakigu gazteentzako lokal bat gutxienez martxan dagoela eta ez dela erregistratu. Horrek kezkatzen gaitu eta galderak sortzen dizkigu:

-        Baditu Udaletxeak bidalitako informazioa jaso zutenaren egiaztagiriak?

-        Zerrendakoei deitu zaie telefonoz jakinarazteko jada ez daudela erregistratuta eta ezin dutela lokalak gazteei alokatu?

 

Gogoratu Orioko gazteen aisialdirako lokalak arautzeko Udal Ordenantza 2017ko uztailaren 19an argitaratu zela Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bertan urtebeteko epean Udaletxean lokalen erregistro eguneratua egon behar dela jartzen duela.

 

Horren harira, Orain talde politikoak informazioa eskuratzeko, 2018ko abuztuaren 30eko sarrera data eta 1594 zenbakia zuen idatzia bideratu ziola alkateari “gazte lokalen erregistroaren berri eta egin zaien segimendua duen txostena jasotzea” eskatzen.

 

Bestalde, Etxeluze Gaztetxea gazteentzako lokala da. Lankidetza-Lagapen Hitzarmenean, Orioko Udalak eta Berkolike Kultur Elkarteak Etxeluze Batzordea martxan jarriko dela jartzen du eta baita urteko memoria edo balantzea egitean, batzorde horretan aurkeztuko dela. 2018ko urtea amaitzea doa eta ez daukagu berririk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!