Orain taldea 2019ko Udal hauteskundeetara bidean

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko api. 23a, 15:37

2019ko maiatzaren 26an izango diren udal hauteskundeetara aurkezteko erabakia mamitzen hasi gara. Osatu behar ziren herritarren sinadurak Eskualdeko Hauteskunde Batzordera eraman dira.

Udal hauteskundeen deialdia apirilaren 2an argitaratu zen Estatuko Boletin Ofizialean eta egun horretatik aurrera epe eta data zehatzak bete behar dira.

Hautesle-taldeen egutegiak, Orain taldea hain zuzen, alderdi politikoek dutenarekin alderatuta desberdintasunak ditu. Hautesle-taldeek aurkezten diren deialdi guztietan sinadura kopuru zehatz bat eraman behar dute. 5.000-10.000 biztanleetako herrietan gutxienez 100 sinadura aurkeztu behar dira.

Apirilaren 17an Orioko udaletxeko Idazkariak Nortasun Agirien fotokopiekin ziurtatutako 110 sinadura eraman dira Donostiako Egiako Auzitegietan kokatu dagoen Eskualdeko Hauteskunde Batzordera.

Mila esker 2019ko udal hauteskundeetan Orain herri plataformari egoteko aukera eman diguten 110 oriotarrei. Gure esku dagoen eta ahal dugun guztia egingo dugu lanean jarraitzeko ORAIN arte bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!