Mutiozabal. 2019ko apirila

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko api. 25a, 14:43

2019ko apirilaren 25ean Kultura eta Turismo batzordeak bilera dauka eta gai-zerrendaren 4. puntuak honela dio: “Mutiozabal untziolari buruz Orioko Udalak eta Mundubira 500, Elkano Fundazioaren arteko hitzarmena azaldu”.

Batzorderako atxikita doa 2019 eta 2022 urteen arteko lankidetza hitzarmenaren proposamena eta bertan Mutiozabal untziola 2019ko uztailean inauguratuko dela jartzen du.

Urtebete atzera jota honelako informazioak aurkitzen ditugu, kronologikoki:

2018-05-4. Kultura eta Turismo batzordea. Proiektua.

Pilar arkitektak esaten du proiektua prest dutela ontziola ireki ahal izateko.

19 agosto 2018. Diario Vasco.

Orio se propone rescatar del olvido su tradición naval con la reapertura de Mutiozabal

Mutiozabal encara ahora la última fase de su recuperación con el saneamiento de su fachada sur y el acondicionamiento de su estructura interior. Si las cosas van conforme a lo previsto, el astillero abrirá sus puertas el próximo otoño.

2019-03-20.Kultura eta Turismo batzordea. Txostena.

Instalazioen egokitzapena

Mutiozabal ontziolak izango dituen jarduerak aurreikusita, erriberako ontziola bat izango da eta ontziolan bertan beharrezko egokitzapenak egin beharko dira: argindarra eta ura sartu, lehenik. Bertan aurkitu dugun tresneriaren eta makinen inbentarioa egin ondoren, ikusi dugu ezer gutxi aprobetxatu dezakegula gerora begira -musealizatzeko ez bada-, makinak eta lanabesak CE ziurtagiritik kanpo daudelako. 

Uztailean inauguratzeko asmoa baldin badago, azken txosten hau irakurrita, galdera batzuk sortzen dira:

-        Argindarra eta ura sartuta daude?

-        Tresneria eta makina zaharrak kenduta daude? Nora eramanda?

-        Komuneko zerbitzuak jarri behar dira? Jartzekotan, non?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!