2019ko udal hauteskundearen kanpaina hasiera hiru argazkietan

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko mai. 13a, 16:45

2019ko maiatzaren 10eko lehenengo minutuan hasi zen aurtengo kanpaina ofiziala. Maiatzaren 26an hiru hauteskunde dira batera: udala, Gipuzkoako Batzarra eta Europa.

Kanpainako lehenengo gauean izaten da kartelak jartzeko ohitura. Oraingoan hiru hauteskunde izanda, pentsatzekoa zen udaletxean pentsatzeko eta egiteko daudenak hesi gehiago jarriko zituztela. Ba, izatekotan, gutxiago eta txikiagoak jarri dituzte.

Horrelako hasierarekin tirabira zerbitzatuta dago. Hiru argazkietan azalduko dugu garapena.

Lehenengoan, udaletxera aurkezten garen lau talde politikoetatik bi nagusienek egiten dute beren agerraldia. Ikusten den bezala, gaur egungo nagusiak bere nagusitasuna agerian utzi nahi du. Diskurtsoetarako utziko ditugu “demokrazia” eta “errespetua” hitzak. Kartelak jartzen hirugarrena zetorrenak, zeharka jarri beharko zuen bere kartela, eta laugarrenak, globo batzuk puztu eta kartelak hor zintzilikatzeko aukera besterik ez zuen.

Bigarrenean, Orain taldeak bere tokitxoa hartzen du.

Hirugarrenean, nagusiak daukan demokraziaren ideia garbi agertzen du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!