Orio AE. (854 Garaipen) / (719 Bandera)

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2020ko abe. 16a, 16:15
Orio AE / 1879-2020
Tostako Arraunketa
Altxorra


Orio AE / 1879-2020
Tostako Arraunketa / Altxorra

Urtetik urtera, arraunlari oriotarren aktibitatea eta garaipen datuak metatzen goaz.
Azken urteetan eta teknologia berriei esker, zehatz-mehatz jasotzen dira.
Antzinako datuak kontrastatzea eta zehaztea egiten da zaila.
Hala ere, oriotarren jarduera eta garaipenen informazio asko eta ona dago.
Guzti horiekin, datu fidagarriak eskaintzeko gai garelakoan gaude.

Akatsaren bat izango da, daturen bat gaizki, besteren bat soberan edo faltan.
Bainan ezin ukatu zenbaki potoloak direla azaltzen zaizkigunak.

Hauexek Tostako Arraunketako bi datu:

1)_854 Garaipen. Batelak/Trainerilak/Traineruak
(Banderak, Trofeoak, Erronkak, Jaitsierak, Aurredenboraldiko probak...)

2)_Garaipen guzti hauetatik, 719 dira Banderak.
Bandera-kopuru ikaragarri hontatik, 663 bandera Elkartea/Arraunetxen jasota daude.
Arrazoi desberdina gatik,  56 dira falta diren banderak.

etengabeko ubera !!
aupa Orio !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!