Orio AEko batelak sendo ari dira...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2021ko api. 21a, 11:57
Txapelketetan maila ona emanez
2021ko arraunketa denboraldia pixkana-pixkanaka badoa aurrera.
Batelak beraien jarduera bukatzera doaz eta Orio AEkoak maila onean dabiltza.
Gipuzkoako Liga eta Gipuzkoa & Euskadiko Txapelketak amaitu dira eta 9 bandera irabaziak dituzte.
Orain, azken ahalegiña Moaña-Pontevedran izango dute.
Bertan lehiatuko dira Kantauri eta Atlantikoko talde onenak.
FER Txapelketak jokatuko dira asteburu hontan, larunbatean sailkapen estropadak eta igandean finalak.
Oriotarrak lau mailaten hartuko dute parte. Espedizioa ><30 pertsonaz osaturikoa izango da.
Protokolo sanitario zorrotzak bete beharko dituzte.
Parte hartzeko, espedizioko kide guztiak antigeno-testak egin beharko dituzte beraien klubetan, Galizira abiatu baino lehenago.
Ea ba guztia ondo joaten den eta emaitza onakin itzultzen diren.
Ziur gaude jo ta su jardungo direla domina eta bandera lehian.
Animo eta aupa Orio !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!