ORIO ORIALKI 2021 / Traineru Ligak

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2021ko eka. 8a, 22:59
3 Liga / 3 Traineru
47 Estropada
Zerrenda honetan aurredenboraldiko estropadarik ez dago.
Zerrenda honetan Txapelketa desberdinetako jardunaldirik ez da azaltzen.
Zerrenda honetan Kontxako lehiak ez dira ageri.
Hala ere, 47 estropada adierazten zaizkigu.
ARC1 = 15 Estropada
Eusko Label/ACT = 20 Estropada
Euskotren/ACT = 12 Estropada
---
Beraz, denboraldiko 3 hilabete hauetan,
1100 pertsona mugituko ditu Elkarteak gutxi gorabehera.

Asteburua joan, asteburua etorri.
Traineruak, Arraunak, Fuerabordak, Erremolkeak, Furgonetak... Autobusak.
Batzuetan hotel/pentsio edo dena delakoan lo egiñez.
Aurten 3 bidaia Galizira.

Ez da lan makala izango guzti hau ondo kudeatzea.
Ea ba guztia ondo joaten den.

Animo eta eskerrik beroenak guztiei:
Arraunlari; Entrenadore, Zuzendaritzakide, Laguntzaile, BoluntORIO, Zaletu...
Zuen ahalegiña ziurtatua daukagu !!

aupa Orio !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!