etengabea !!

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2021ko ira. 20a, 16:49

datuak, zifrak…

2021eko arraunketako denboraldi ofiziala bukatu da oriotarrentzat.
Traineruetan jardun direnak merezitako atsedena hartua dute jadanik.
Bestalde, gazte mailakoak hasiak dira 2022ko denboraldia prestatzen.

Kirol aktibitate ofizialak eman dituen datu batzuk azaltzen dira bi taulatan.
2021ekoak alde batetik eta azken hamar urtetako konparaketa bestetik.

1.)_Aurtengoari erreparatuz eta laburbilduz:
79 jardunaldi ofizialak burutu dira.
392 ontzi uretaratu dira estropada ofizialetan.
3.212 pertsona mugitu dira estropada ofizialetara.
77 sari lortu dira.
58 domina jaso dira.
17 bandera irabazi dira.

2.)_Azken hamar urteei erreparatuz (2012-2021) eta laburbilduz:
963 jardunaldi ofizialak burutu dira. (Ia 1.000 egun…)
4.682 ontzi uretaratu dira estropada ofizialetan. (>< 5.000 ontzi…)
38.186 pertsona mugitu dira estropada ofizialetara. (>< 40.000 pertsona...)
1.068 sari lortu dira.
733 domina jaso dira.
238 bandera irabazi dira.

Zifra hutsak, hotzak.

Emaitzetatik haratago, pertsona-arraunlari bat, ontzi bat, estropada ofizial batetan parte hartzeko zenbat lan egin behar den pentsatzeak bakarrik, beldurtu egiten nau… ( ontzi-garestiak, entrenamenduak, fuerabordak, entrenatzaileak, erremolkeak, furgonetak, busak, pentsioak, hotelak… ea...), eta ia 5.000 ontzi izan direla, ia 40.000 pertsona mugitu direla…
zORIOntzekoa !!


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!