1/2)_Orio ORIALKIk 10 Domina

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2022ko ots. 1a, 19:04
Arraunketa Olinpikoa / Aulki Mugikorra
Gipuzkoako Ibilbide Luzeko Txapelketa
2022-01-29_Bidasoa/Hondarribia

Orio Orialkik emaitza bikainak lortu zituen larunbatean jokatutako Bidasoako Jaitsieran, arraunketa olinpikoko-aulki mugikorreko ibilbide luzeko Gipuzkoako Txapelketan. Guztira Oriok 14 ontzi aurkeztu zituen maila desberdinetan (60 kirolari) eta 10 domina lortu: bost urre, zilar bat eta lau brontze.

Urreak, ondorengo ontziek lortu zituzten: Zortziko emakumezko kadeteak. Ontzia Haizea Gozategi, Iraia Aizpurua, Mari Suhar Mendizabal, Nahia Gonzalez-Etxabarri, Lia Gaztañazpi, Maialen Arostegi, Irati Garrido eta Maren Tapiak osatua egon zen, lemazaina Oihan Manterola zutelarik.

Orio Orialkiren Txapelketako bigarren urrea, emakume infantilen binako laukoarena izan zen: Amane Basurto, Jare Millares, Maddi Ergüin eta Marina Gaztañazpirentzat.

Skiff bakarkakoan, gizonezko absolutoen txapelduna Oihan Gozategi dugu eta jubenil mailako lemazain gabeko bikoan, txapeldunak, Oier Ikatzeta eta Ugaitz Astigarraga izan ziren.

Azken urrea, zortziko gizonezko absolutoak lortutakoa izan zen: Miguel Angel Millares, Jon Olaizola, Jon Arriola, Jon Lizarralde, Joseba Rodriguez, Jon Carazo, Imanol Garmendia, Mikel Lizarralde eta lemazaina Vicky Piñeirok osatu zuten ontzia.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!