Beteranoen munduko txapelketan parte hartuko du Javier Puertasek

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2022ko abu. 1a, 12:09

Atzo bukatu zen Libournen (Frantzian) jokatuko den beteranoen mundu mailako FISA World Rowing Masters Regatta txapelketan izena emateko epea, eta Javier Puertas oriotarra bertan izango da.

FISA World Rowing Masters Regatta txapelketan guztira mundu guztiko 4.278 arraunlarik parte hartuko dute, 724 arraun elkarte desberdinetakoak. Txapelketa 5 egunetan zehar jokatuko da, irailaren 7tik 11ra, eta  Javier Puertas (70 urte) Orio Arraunketa Elkartekoko beteranoak skiff-bakarkakoan bi proba izango ditu:

- Irailak 7, asteazkena. “F” mailan (60-64 urtetakoak, bera baino dezente gazteagoen kontra) entrenamendu gisa parte hartuko du, txapelketako nondik norakoez jabetzeko:ordutegia, kaleak, irteera-sistemak... Maila horretan mundu guztiko 138 skifista daude inskribatuak.

- Irailak 8a, osteguna. Berari dagokion “H” mailan (70/74 urtetakoak). Bere helburu nagusia da proba hau. Arerioak mundu guztiko 57 skiff-bakarlari izango dira.

Ea ba prestakuntza ondo joaten zaion Javierri eta txapelketa txukuna egiteko gai den. Ahaleginak egingo dituelakoan gaude!!

Animo Javier !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!