10-33 irabazi zuten Eibarren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Ikastola eskubaloi taldea 2016ko aza. 3a, 10:09

Pixkanaka-pixkanaka abantaila hartzen joan ziren. Partidua nahiko berdindua hasi zen, baina 22 goleko aldearekin irabazi zuten.

Larunbatean Eibar A taldearen aurka jokatutako partiduan, Orioko neskek oso partidu serioa jokatu zuten. Aurkaria ezezaguna zen berentzat eta hasieratik gogor hasi ziren lanean.

Hasiera nahiko berdindua izan zen, baina defentsan egindako lan bikainaren ondorioz aurrea hartzea lortu zuten. Poliki-poliki abantaila handituz joan ziren eta amaierako emaitza 10-33 izan zen.

Taldea egindako lanarekin oso gustura agertu ziren eta lanean jarraitzeko gogoz. Aste honetan Orion jokatuko dute, larunbat goizean, Oñatiko Aloña Bren aurka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!