Zaintza lanen duintzea

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 30ean Maitelan kooperatibako kideak izango ditugu Kultur etxean, zaintza lanen duintzeaz arituko gara eta beren esperientzia kontatuko digute.  Maitelan kooperatiba sortzeko prozesua 30-40 emakume migratuk hasi zuten eta horietatik 7 egin ziren langile bazkide. Horietatik lau formalak dira eta beste hiru erregularizatu gabe daude (paperik ez dute), baina Maitelaneko egituretan parte hartzen dute erabakimen eta eskubide berberekin. Kooperatibara batzeko pausoa eman ez zuten gainerako langileekin lan poltsa sortu dute eta puntualki, langile bazkideek ezin dutenean zerbitzu bat burutu, lan poltsa horretara jotzen du Maitelanek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!