Zinegoak 2021 Orion!

Erabiltzailearen aurpegia
Zinegoak,  Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko jaialdia da. Edizio honetako leloa “Zalantza izpirik gabe” da, eta beren identitatea, nortasuna eta etorkizuna duela gutxira arte kontzeptu edo ideia hutsak ziren tresnekin eraikitzen ari direnengan jarri da begirada. Beren ikuspegia sexu-aniztasunerantz, askotariko orientazioetarantz, genero-identitatearen eraikuntzarantz edo sexualitatearekin loturiko beste edozein elementurantz modu natural batean zabaldu dutenengan.
Orion apirilak 29an Arraunetxean 19,00etan Zinegoak 2021ean aurkeztutako laburmetraiak ikusteko aukera izango dugu. Sarrerak salgai daude Ahalduntze Eskolan 3€tan. Animatu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!