Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute UEMAK eta Orioko Udalak
2018-04-11 14:56 ekonomiaUrtero bezala, Orioko Udala eta UEMA kanpaina egiten ari dira elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egin dezaten bultzatzeko.
Kale-izenen plakak aldatuko ditu Udalak
2018-04-03 08:46 gizarteaUdal brigada hasita dago plaka berriak jartzen dagoeneko. Plaka berrien kostua 4.411 eurokoa izan da.
Eskualdeko turismo-eskaintza azaltzeko tailerra izan zen Orion martxoaren 15ean
2018-03-19 16:22 gizarteaEskualdearen turismo eskaintza ezagutzera emateko tailerra egin zuten Orioko Arraunetxen joan den ostegunean. Tailerraren helburua zen eskualdearen turismo eskaintzaren berri ematea bidaia agentziei eta turismo gidariei.
2018ko udako lanpostuetarako deialdia egin du Udalak
2018-03-16 13:07 gizarteaUdalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.
Txanka-Igeldo bideko arbolen beheko adarrak mozten ari da Udala, autokarabanen eta kamioien zirkulazioa errazteko
2018-03-15 16:01 gizarteaUdalak Txukun enpresa kontratatu du, Aizperrotik Bentara bitarteko bide-zatian arboletako beheko adarrak kimatzeko.
'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa jarri du abian Udalak, euskarazko liburuak irakurtzea sustatzeko
2018-03-13 09:09 kulturaMartxotik maiatzera bitartean egingo da aurtengo 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa. Orion bosgarren aldia izango da antolatzen dela.
Prozesionariak edo pinu-beldarrak harrapatzeko tranpak jarri ditu Udalak herri barruko pinuetan
2018-03-09 11:41 ingurumenaPinu-beldarrak arriskutsuak izaten dira gizaki eta animalientzat, urtikariak eta azaleko arazoak sortu ditzaketelako ukituz gero.
Udaleko emakume langileek lanuztea egitea erabaki dute martxoaren 8an
2018-03-07 16:27 gizartea19 langile bildu dira gaurko batzarrean eta aho batez erabaki dute lanuztea egitea.
'Ostiral teknologikoak' ekimena abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak
2018-03-07 09:22 ekonomiaEskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak beren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburu
Edadetuei ariketa fisikoa egitea errazteko, jarduera berri bat abiatu dute udalak eta Berdin-Berdinak elkarteak
2018-03-06 16:19 gizarteaJende edadetuari zuzendutako jarduera da, eta hauxe du helburua: aukera ematea profil ahuleko pertsonei ere ariketa fisiko egokia egiteko, beren gaitasunen arabera.
Ezin dut ulertu ayuntamiento batek nola egiten dituen gauzak gaxki. Ezin da lanpostuekin jolastu!!!
Adibidez, GUARDA postuan fijo discontinuo plaza...
»» Udako lanpostuak 2017. Udalak aukeraketa-proben ...