Korrika batzordearen bilera izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ots. 7a, 16:35

Bilera 18:30ean izango da euskaltegiko gela batean, KTA eraikinean

Urtarrilean egin zen Orioko Korrika batzordearen lehenbiziko bilera eta asteazken honetan, otsailak 8, izango da bigarrena. Bilera 18:30ean izango da euskaltegiko gela batean, KTA eraikinean.

Bilera Orioko AEK-k deitu du eta irekia da Korrikaren antolakuntzan lagundu nahi duten talde eta norbanako guztientzat.

Korrikaren 20. edizioa, BAT ZUK lelopean

Aurtengoa Korrikaren 20. edizioa izango da eta dagoeneko erabakita dago ibilbidea: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an.

Oriotik apirilaren 5ean pasatuko da gauerdi inguruan, 00:45ean. Usurbildik etorriko da eta Zarautza joango da gero.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!