Hormigoia botako dute ostiralean Palota kalean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mar. 2a, 16:56

Ostiralean goizeko 07:00etatik aurrera kamioiak joan-etorrian ibiliko dira Palota kalearen inguruan, eta zarata arazoak sortu ditzaketela, ohartarazi dute Orioko Udaletik.

Palota kaleko etxebizitza berrien garajeko lanak egiteko, hormigoia botako dute. Ondorioz, Palota kalea 2-4, Erribera kalea 5 eta Balea kaleko 8. atarien artea kamioiak joan-etorrian ibiliko dira, eta horiek zarata arazoak sortu ditzaketela auzoan, ohartarazi dute Orioko Udaletik.

Hasiera batean zirkulazioan ez dela aldaketarik egongo zehaztu dute udaletik. Hala ere, sortu daitezkeen eragozpenengatik aldez aurretik barkamena eskatu die udalak auzotarrei

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!