Iñaki Perurena kultur etxean izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mar. 20a, 10:08

Ostegunean, martxoak 23, Iñaki Perurena harrijasotzailearen 'Harria. Maitasun istorioa' kontakizuna eta erakustaldia izango da kultur etxean, 19:30ean hasita.

Iñaki Perurena harrijasotzaile leitzarrak kontakizuna eta erakustaldia egingo du kultur etxean ostegunean, 19:30ean hasita.

Harria metafora gisa

Iñaki Perurenak bide luzea egin du harrijasotzaile gisa eta bide horren inguruko gogoeta prestatu du, jendaurrean azaltzeko nolako harremana izan duen harriarekin: zer eman dion, nola bizi duen harriarekiko harremana… Poesiatik asko duen gogoeta egin du Perurenak, harria metafora bihurtuta, eta herriz herri konpartitu nahi du orain. Dagoeneko egin du saioren bat edo beste; baina hasi berria da emankizun honekin eta Oriokoa izango da aurrenekoetako bat. Egingo duen kontakizunaz gain, harriak ere ekarriko ditu eta erakustaldia egingo du.

Udaleko Kultura batzordeak antolatu du emanaldia, eta Korrika Kulturalaren programan sartuta dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!