Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren asteartean, maiatzeko matrikulazio-aldiari begira

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko api. 26a, 15:46
Maria Maestra Haurreskola

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 2an zabalduko da eta irekita egongo da maiatzaren 12a arte.

Datorren maiatzaren 2an, asteartearekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 2an zabalduko da eta irekita egongo da maiatzaren 12a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak irailetik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!