Eskolaumeen literatur lehiaketaren sariak banatuko dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mai. 4a, 18:09
Iazko literatur lehiaketako irabazleen argazkia.

Ekitaldia 13:00etan izango da, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Udalak urtero antolatzen du eskolaumeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 30. edizioa da. Argazkia 2016ko sari-banaketa ekitaldian Karkarak ateratakoa da.

Ekitaldia 13:00etan izango da, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak, aurtengo liburuaren ale banarekin batera.

Aurtengo liburua

Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!