Ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mai. 8a, 14:10

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten 'Gu ere bertsotan' programaren barruan egingo dute saioa

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten 'Gu ere bertsotan' programaren barruan, haurren bertso saioa izango da datorren maiatzaren 10ean, 17:30ean hasita, Ikastolako areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Saioa zuzentzen Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarra arituko da, bera baitabil bertso-irakasle eskolan eta ikastolan.

Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!