'Kilometroak 40 urte' erakusketa dago ikusgai Kultur Etxean ekainaren 5etik 9ra

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 5a, 15:23

Dagoeneko 40 urte dira jaia lehenbiziko aldiz antolatu zela.

Dagoeneko 40 urte dira Kilometroak jaia lehenbiziko aldiz antolatu zela. Ikastolen Elkarteak erakusketa prestatu du bide luze horri buruz, eta Orioko Herri Ikastolak kultur etxera ekarri du erakusketa hori, herritarrek ikusi ahal izan dezaten.

40 urteko argazki eta materialak

Erakusketak 40 urte horietako argazkiak, materialak, kronikak, logoak eta abar biltzen ditu. Orion antolatu diren bi ekitaldietako argazki eta prentsa-bildumak ere badaude –2004koak eta 2014koak–.

Erakusketa zabalik izango da goiz eta arratsaldez, kultur etxean irekita dagoen orduetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!