Trafiko aldaketak izango dira San Pedro jaiak direla-eta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 27a, 17:44
Plaza ibilgailuei itxita egongo da San Pedro Jaietan.

Datorren asteazkenean emango zaie hasiera San Pedro jaiei eta, hori dela-eta, ekainaren 28tik uztailaren 3a bitartean, zenbait aldaketa izango dira ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak.

Zirkulazio aldaketak
• Asteburuetan egiten den bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik bideratuko da.
• Asteazkenean, ekainak 28, 14:00etan itxiko da plaza, eta itxita egongo da uztailak 2a igandea arratsaldeko 20:00ak arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!