Hasi dira Zaragueta eskola handitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 4a, 15:27
Eskolako atezainaren etxea zena bota egin dute eta eremu horretan hainbat gela egingo dituzte. (Orioko Udala)

Atezainaren etxea zena bota egin dute eta azalera horretan puska erantsiko diote eraikinari.

Ekainaren 26an hasi ziren Zaragueta eskola handitzeko lanak. Atezainaren etxea zena bota egin dute eta azalera horretan puska erantsiko diote eraikinari. Horrela lortuko da, alde batetik, beheko solairuan dagoen jangela handitzea eta, bestetik, horren gainean beste lau ikasgela sortzea, bi solairu bakoitzeko.

Eskolan DBHa ematea erabaki zenean egin ziren lehenbiziko handitze-lanak eta hauek, beraz, bigarrenak dira.

Lanak Moyua eraikuntza-enpresak egingo ditu eta, gutxi gorabehera, 9 astez luzatuko dira. Datorren ikasturtea hasten denerako dena prest egon behar da eta, beraz, abuztuan bukatuko dira lanak. Obraren kostua 370.232 eurokoa da; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, diru-laguntza baten bidez, kostuaren %60a estaliko du eta Udalak, beraz, %40a ordainduko du.

Inguruko bizilagunei barkamena eskatu nahi die Udalak, sor daitezkeen eragozpenengatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!