Birziklatutako materialez egindako produktuak saltzeko eta hondartzak zaintzeaz kontzientziatzeko gunea jarri dute hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 6a, 16:32

Emausek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatzen dute ekimena.

Kontainerra uztailaren 11 arte izango da bertan, ahateen parkearen ondoan.

Emausek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako eta Ingurumeneko Departamentuak elkarrekin bultzatzen duten ekimena da honako hau eta bi helburu nagusi ditu: berrerabiltzearen kultura bultzatzea eta kontzientzia sortzea gure hondartzak zaintzearen premiari buruz.

Ekimen horren barruan, itsas garraiorako erabiltzen den kontainer bat egokitu dute eta Gipuzkoako 8 hondartzatan jarriko dute udako hilabeteetan, birziklatutako materialarekin egindako produktuak salduz eta hondartzaren zaintzari buruzko informazioa emanez. Orioko egonaldia bukatu eta gero, Zarautzen jarriko dute kontainerra.

Salgai dauden produktuak hondartzako toldo zaharrekin egindako poltsak, alpargatak eta osagarriak dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!