Errefortzu eskolak jasotzen ari dira bi eskoletako zenbait gazte uztailean, euskara-maila indartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 26a, 15:44
Euskara maila indartzeko errefortzu eskolak jasotzen ari dira hainbat gazte.

Zortzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.

Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera. Uztaila osoan ariko dira horretan.

Zortzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela.

Argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen; baina, denera, 16 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!