Lau pelikula proiektatuko ditu Udalak hondartzan abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 27a, 15:36

Egunen batean eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da proiekzioa

Udako programaren barruan lau pelikula proiektatuko ditu Udalak abuztuan: uztailean eguraldi txarragatik eman gabe geratu ziren biak gehi beste bi.

Hauek dira emanaldi-egunak:

  • Abuztuaren 5ean, larunbatarekin, 'Ozzy' filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 9an, asteazkenarekin, 'Zootropolis' filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 18an, ostiralarekin, 'Igelak' filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 26an, larunbatarekin, 'Star Trek: Más allá' filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.

Oharra

Egunen batean eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da proiekzioa. Udalak bere webgunean abisatuko du proiekzioa bertan behera geratzen bada.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!