karkara.eus

Muntoko pasealekua konpontzeko lanak egingo ditu Udalak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da.

Muntoko pasealekua egoera txarrean dago eta asfaltoak zuloak eta pitzadurak ditu zenbait tokitan. Udalak horiek konpontzeari ekingo dio abuztuaren 1ean, asteartean hasita.

Lanak Uzkue Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu eta hiruzpalau egunetan bukatzea aurreikusten du Udalak. Guztira, 8.000 euroko aurrekontua dute egingo diren konponketa-lanek.

Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa