Dantza sueltoko ikastaroa izango da haurrentzat Kosta tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 15a, 13:48

Harribil dantza-taldeak antolatu du ikastaroa, hirugarren aldiz.

Dantza sueltoko ikastaroa izango da haurrentzat Kosta tailerrean. Harribil dantza-taldeak antolatu du ikastaroa, hirugarren aldiz, Eneko Dorronsoro taldekide ohiaren proposamenez. Garai batean, txapelketetan, Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak errekuperatzea da ikastaroaren helburua.

Noiz

Urritik ekainera. Astean behin, oraindik zehaztu gabeko egunean

Norentzat

LH2tik aurrera

Irakaslea

Eneko Dorronsoro

Tokia

Kosta tailerra. Harribilen lokala.

Izen-ematea

Irailaren 29a baino lehen, 615 736 911 telefonora deituta (Eneko) edo honako helbidera idatzita: enekodor@gmail.com

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!