Pello Añorgak ikastaroa emango du, familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 20a, 11:28

Ikastaroa udal liburutegiak antolatu du eta urrian izango da, lau egunetan.

Ikastaroa udal liburutegiak antolatu du eta urrian izango da, lau egunetan.

Haur hezkuntzako haurren –0-6 urte– gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu da.

Ikastaroaren ezaugarriak

Non

Orioko udal liburutegian.

Noiz

Urriaren 16, 18, 23 eta 25ean. 17:45etik 19:45era. Guztira lau saio, bi ordukoak.

Gaiak

  • Elkar entzuteko espazioa nola sortu: ohitura finkoak, erritualak, zentratzeko estrategiak…
  • Liburuak nola aukeratu.
  • Ipuinak nola kontatu. Nola jokatu adinaren arabera, nola irakurri ahots gora, kontu zaharrak…

Norentzat

Haur hezkuntzako haurren –0-6 urte– gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat. Gehienez, 20 lagun.

Irakaslea

Pello Añorga, idazle, ipuin-kontalari eta Mondragon unibertsitateko irakaslea.

Prezioa

Doan.

Izen-ematea

Liburutegian urriaren 9ra arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!