Prestakuntza-saioak kultur eta sormen industrietan ari diren pertsona, enpresa eta profesionalentzat

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 29a, 08:50

Urola Kostako Udal Elkartearen Urola Kosta, eskualde sortzailea egitasmoaren barruan

Urola Kostako Udal Elkartea Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA egitasmoa garatzen ari da 2017an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmoaren helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan ari diren pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea. Helburu horrekin, 2017. urtean zehar kultura eta sormen industrien arloko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean, sektore horren eskualdeko azterketa egin du, sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta erronkak identifikatuz.

Prestakuntzaren beharra

Azterketa horretan agertu denez, sektore horretan lanean ari diren pertsona, enpresa eta profesionalek gabeziak dituzte beren jardun kultural edota artistikoa jarduera ekonomiko gisa bideratzeko eta, besteak beste, prestakuntza behar dute negozio ereduari, kudeaketari edo finantza iturriei buruz.

Horri erantzuteko, urrian hainbat prestakuntza-saio eskainiko ditu Udal Elkarteak, hiru gai nagusi hauei buruz:

  • Marketing eta komunikazioa: Urriak 5 eta 6
  • Eskaintza eta negozio ereduak: Urriak 17 eta 18
  • Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 23 eta 24

Ohar honen amaieran dator azalduta ikastaro bakoitzaren helburu eta eduki zehatza zein den.

Lekua eta ordutegia: ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:00etatik 15:00etara.

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da, aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da. Tutoretza saioen hizkuntza partehartzaileak berak aukeratuko du.

Argibideak eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak –Idoia Etxarri, Eli Uzkudun–

Tel. 943 890808 enpresa@urolakosta.eus

Ikastaroen programa

Zure sormen edota kultur jardueraren kudeaketa profesionalizatu: prestakuntza enpresa kudeaketan. Marketing eta komunikazioa (1. mod.)

Data: Urriak 5 eta 6, 09:00-15:00

  • Marketin plana garatu.
  • Negozio aukerak aztertzeko erremintak ezagutu.
  • Zure negozioak sarean duen posizionamendua ezagutu eta hobetu. Sareen marketing plana landu.
  • Helburua: Zure negozioaren marketin plana bideratzeko estrategiak garatu eta praktikan jartzea. Sareen erabilera bultzatu edo egoki ezartzeko pausoak ematea. Alde praktikoa lantzeko, ordenagailua ekarri behar da.

Eskaintza eta negozio ereduak (2. mod.)

Data: Urriak 17 eta 18, 09:00-15:00

  • Zure negozioaren merkatu analisia egin eta hobetu.
  • Zure produktuen/zerbitzuen sustapen ekintzak definitu.
  • Produktu/zerbitzuak balioan jartzeko erremintak garatu.
  • Helburua: Zure jardueraren eskaintza hobetu eta eskaintzak kudeatzeko baliabideak ezagutzea. Erabiliko den metodologia: Kanbas negozio eredua –Osterwalder eta Pigneur–; Erronka estrategikoak –Gómez de la Iglesia– eta Kultursistema –Antón eta Gómez de la Iglesia–.

Kudeaketa eta finantzaketa aukera (3. mod.)

Data: Urriak 23 eta 24, 09:00-15:00

  • Negozio eta antolakuntza ereduak ezagutu.
  • Kostu sistemaren oinarrizko ezagutzak areagotu.
  • Aurrekontuak egiteko sistematika aztertu eta landu.
  • Helburua: Antolakuntza ereduak ezagutzea, aurrekontuak egiten eta baliabideak lortzen ikastea; negozioari etekin handiagoa ateratzeko bideak ezagutzea. Erabiliko den metodologia: Modelo de la Herradura –Gómez de la Iglesia–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!