Bamberger Symphoniker orkestraren kontzertura joateko autobusa antolatu da eskualdetik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko urr. 6a, 14:50

Donostiako Kursaalean Bamberger Symphoniker orkestraren kontzertua izango da azaroaren 9an, osteguna, eta autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat.

 

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

http://www.kursaai.eus/

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta azaroaren 3a baino lehen: 943 835 565

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta bi pieza joko dituzte:

  • J. Sibelius-en Biolinerako kontzertua op. 47
  • B. Smetana-ren Nire aberria (1-4 zenbakiak).

Orkestraren zuzendaria Jakub Hrusa da eta biolin-jotzailea, berriz, Viktoria Mullova.

Hemen kontzertuari buruzko informazio gehiago:

http://www.kursaal.eus/eu/agenda/bamberger-symphoniker/

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!